Gizartea -
Araba
Sute handia izan da Araiako enpresa batean
Asparrondoko industrialdeko Interenvases enpresan piztu da sua, eta, ondorioz, hustu egin behar izan dute. Suhiltzaileek egoera kontrolpean dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sute handi bat piztu da astelehen arratsalden honetan Araiako (Araba) Interenvases enpresan, Asparrondoko industrialdean. Ondorioz, ke ugari sortu da, baina badirudi ez dela inor zauritu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, sua 18:10ean piztu da, birziklatze enpresa batean. Hori dela eta, langileek alde egin behar izan dute. 21:00ak inguruan sua kontrolpean hartu dute. Hala ere, suhiltzailek bertan jarraituko dute, garrak erabat itzali arte.
Ertzaintza ere bertaratu da ezbeharraren tokira.
Oraindik ez dago argi zer dela eta piztu den sua, eta norainoko kalte materialak egin dituen.