Gizartea -

Hezkuntza

EAEko ikasleen mailak behera egin du euskaran eta matematikan

Gaztelaniaren eta ingelesaren kasuan datuak parekoak dira. Zientziatan bakarrik hobetu dira 2013ko emaitzak.

Zientzietan bakarrik hobetu dituzte ikasleek 2013ko emaitzak.Artxiboko irudia: EFE
Zientzietan bakarrik hobetu dituzte ikasleek 2013ko emaitzak.Artxiboko irudia: EFE
Zientzietan bakarrik hobetu dituzte ikasleek 2013ko emaitzak.Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak egiaztatu ahal izan duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen euskara eta matematika mailak behera egin zuen iaz, 2013ko datuekin alderatuta. Gaztelaniaren eta ingelesaren kasuan datuak parekoak dira eta, aldiz, zientzia alorreko emaitzak hobeak dira.

EAEko eskola publikoetako eta ikastetxe kontzertatuetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2.mailako 40.000 ikasleri iaz egindako azterketen emaitzak aurkeztu ditu Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

Guztira, Lehen Hezkuntzako 21.167 ikaslek eta Bigarren Hezkuntzako 20.221 ikaslek egin zuten azterketa. Aipaturiko azterketa horretan ikasleek euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta zientzia ikasgaietan dituzten konpetentziak neurtzen dira.

Uriarte sailburuaren esanetan, ikasle bakoitzaren egoerak -indibidualak, familiarrak eta sozialak- eragina du emaitzetan.

Sailburuak azpimarratu duenez, 2013ko emaitzekiko diferentziak ez dira "esanguratsuak". Dena dela, emaitzak "hobetzeko" neurriak hartu behar direla aitortu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak