Gizartea -

Bilboko Aratusteak

Ane Zabala eta Galder Perez izango dira Farolin eta Zarambolas

Bestalde, kartelen lehiaketako irabazlea 'Sardina in the box, txo' izan da.

Galder Perez eta Ane Zabala. Argazkia: Ane Zabala
Galder Perez eta Ane Zabala. Argazkia: Ane Zabala
Galder Perez eta Ane Zabala. Argazkia: Ane Zabala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aratusteak gero eta gertuago daude eta dagoeneko ezagutu da nortzuk izango diren aurten Farolin eta Zarambolas pertsonaia ospetsuak. Hain zuzen ere, Ane Zabala kazetaria izango da Farolin, eta Galder Perez aktore eta gidoilaria Zarambolas, Jai Batzordeak jakinarazi duenez.

Ane Zabalak Hamaika Telebistan egiten du lan egun, Radio Euskadin ibilbide luzea egin ostean, eta Galder Perezek hainbat antzezlanetan eta filmetan hartu du parte. Gainera, ETBko hainbat saiotan gidoilari lanetan aritu da.

Farolin esparru publikoan izena lortu duen pertsonaia da (ez da beharrezkoa Bilbon bertan jaio izana), eta bilbotar izateaz harro agertzen dena. Era berean, Zarambolas ondo bizitzea gustuko duen pertsonaia da.

Farolinen eta Zarambolasen arteko epaiketa 1984an jaio zen, baserrietako ohituretako epaiketak parodiatzeko.

Epaiketa horietan, ongiaren eta gaizkiaren arteko lehia zen protagonista, baina, Bilboko Aratusteetan, umore kutsua dute.

Kartel irabazlea

Bestalde, Aratusteetako kartelen lehiaketako irabazlea 'Sardina in the box, txo' izan da. Saoia Martin, Miren Itxaso Roman eta Yeray Llarena bilbotarrek egin dute.

Aurten, Irunetik, Lleidatik, Castellotik eta Bilbotik etorritako 50 kartel lehiatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Inauteriak albisteak