Gizartea -

Urriaren 1etik aurrera

Nola bidaiatu behar dute haurrek autoan?

Zirkulaziorako Araudi Orokorrean hainbat moldaketa sartu dira indarrean, ostegun honetan. Besteak beste, ume-aulkien araudia moldatuko da.

Zirkulazio-Araudiak lau berrikuntza dakar. Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
1,35 m-tik beherako haurrak, autoaren atzean joan beharko dute

1:15

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zirkulaziorako Araudi Orokorra aldatuko duten hainbat nobedade sartu dira indarrean gaur, eta berrikuntza horiek haurrak ibilgailuetan eramateko moduarekin lotuta daude.

Berrikuntzak

-135 cm baino gutxiago neurtzen duten haurrak atzeko eserlekuan joan beharko dira: aurreko eserlekuan joan ahal izateko, 18 urte baino gehiago izan behar dituzte edo 135 cm baino gehiago neurtu. Salbuespen bakarra dago: atzeko eserleku guztiak okupatuta egonez gero, adingabeak aurrekoetan joan ahal izango dira, baina dagokien aulki homologatua erabilita.

-Ume-aulkia atzera eta aurrera begira jartzeari dagokionez, fabrikatzaile bakoitzak agindutakoari erreparatu beharko zaio. Salbuespen bakarra: aulkia aurreko eserlekuetan jartzen baldin bada eta airbag-a desaktibatu gabe badago, martxaren noranzkoan jarri behar da.

-Taxiek ez dute ume-aulkirik eramateko betebeharrik, ibilbidea hiri barnean baldin bada.

-Bederatzi eserleku baino gehiago dituzten ibilgailuetan, segurtasun-uhala jartzeko betebeharrari buruz informatu beharko du gidariak. Gainera, araudia gogorarazteko kartelak ere jarri beharko dira ikusgai.

Zigorrak

Egokia ez den aulkia ez erabiltzeak arriskuan jartzen du haurraren bizitza, eta hainbat zigor ekar ditzake, tartean, hiru puntu galtzea eta 200 euroko isuna. Gainera, agenteek ibilgailua geldiarazi dezakete.

ITURRIA: ocu.org

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Eguneko albisteak