Gizartea -

Bertsio berria

'Agur Jaunak' kantari hitzak aldatu dizkiote EHUn

Errektoretzak aginduta, abesbatzak kendu egin zituen Jainkoaren erreferentziak, eta emakumea sartu zuen Agur Jaunak eta Andreak bertsio berrian.

EHUren abesbatza, atzo. Argazkia: EiTB
EHUren abesbatza, atzo.
EHUren abesbatza, atzo. Argazkia: EiTB

M.G | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala egin zuten atzo EHUren Gasteizko campusean, Letren Fakultatean. Bertan izan ziren unibertsitateko eta hainbat erakunde publikotako agintariak, Iñigo Urkullu lehendakaria tartean.

Ekitaldi solemnea izaki, abesbatzak Agur Jaunak kanta eskaini zien bertaratutakoei, eta horren bertsio berri bat abestu zuten lehen aldiz, Errektoretzaren aginduz, Jainkoaren erreferentzia kenduta eta emakumea ere aipatuta.

Errektoretzak ekitaldi ofizialetako protokoloa aldatu zuen maiatzean, eta, besteak beste, Agur Jaunak kantaren bertsio berria onartu zuen: Agur Jaunak eta Andreak.

Jatorrizko hitzak:

Agur, jaunak! Jaunak, agur!Agur t'erdi. Danak Jainkoak eiñak gire, zuek eta bai gu ere. Agur, jaunak! Agur! Agur t'erdi.Hemen gire. Agur, jaunak!

 

Agur Jaunak eta Andreak "berria" (entzun hemen):

Agur, jaunak eta andreak! Agur t'erdi. Danak berdinak einak gire, zuek eta bai gu ere. Agur, jaunak eta andreak! Agur t'erdi. Hemen gire. Agur, danak!

 

Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan gai honen inguruan egin zuten kronika.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia EHU berriak