Gizartea -

GASTRONOMIA

Txikito euskal jatetxeak arrakastaren bideari eusten dio AEBn

Thrillist hedabide digital ospetsuak jatetxe onenen zerrenda ezagun batean sartu berri du Eder Montero sukaldari bilbotarrak New Yorken duen jatetxea.

Eder Montero sukaldaria, 2013an.
Eder Montero sukaldaria, 2013an.
Eder Montero sukaldaria, 2013an.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBn 'Espainiako sukaldaritza' egiten duten 14 jatetxe onenen zerrenda plazaratu berri du Thrillist hedabide digital ezagunak, eta zerrenda horretan ageri da Txikito, Eder Montero bilbotarrak New Yorken duen jatetxea. Euskal sukaldaritza lantzen du Monterok bere sukaldean, Alex Raij emaztearekin batera. Euskal Herriko jaki tradizionalak erabiltzen dituzte, eta ospe handia lortu dute azken urteotan. Besteak beste, txibiak eta piper berdeak aipatzen ditu Thrillistek bere artikuluan.

Aurretik ere lortu du Txikitok aitortzarik. 2009an eta 2013an, New Yorkeko hanburgesa onenaren saria irabazi zuen: Idiazabalgo gazta, Gernikako piperrak eta Ibarrako pipermina erabiltzen ditu Monterok hanburgesak egiteko, eta oso ezagunak egin dira New Yorken.

Manhattanen erdigunean dago Txikito, eta euskal jakiak AEBn zabaltzeko asmoz antolatzen duen Txikifest jaialdiak ere eman dio ospea azken urteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak New York albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Euskal jatetxeak