Gizartea -

Getxo

Algortako Portu Zaharreko jaietan sexu-erasoa salatu dute

Getxoko Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu du. Udalak eta Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu dute ostiralerako (16:30ean). Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

Portu Zaharreko jaietan eraso sexuala izan dela salatu dute

0:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, Portu Zaharreko jaietan emakume bati eraso egitea leporatuta. Herritar batek aurre egin zion erasotzaileari eta horrek poliziaren lana erraztu du. Udalak erasoa kondenatu du, eta Jai Batzordearekin batera elkarretaratzea deitu du ostiral honetako 16:30ean, Portu Zaharreko eskaileretan.

"Edozein eraso sexual eta sexista gaitzetsi nahi du Udal Gobernuak eta erasotua izan den emakumeari babes eta laguntza guztia eskaini nahi diogu", adierazi du Getxoko Udalak komunikatu batean.

Udalak argi utzi nahi izan du ez duela inolako jarrera sexistarik onartzen eta festak "giro onean eta eraso sexistarik gabe" pasatzeko lan egingo dituela ziurtatu du. "EZ beti EZ" izan behar dela gogoratu du Udal Gobernuak eta mota honetako kasuen aurrean ez dutela "tolerantziarik" izango gaineratu dute.

"Berdintasunean eta errespetuan oinarritzen den gizartea lortu behar dugu. Emakumeek libre ibili, irten eta bizi ahal izatea, eta emakumeak berak erabaki dezala norekin, non, noiz eta nola izan nahi dituen harremanak. Beti bere borondatea errespetatu dadila", gaineratu du Udalak.

Bestalde, Udal Gobernuak erasoak salatzeko eta erasotzaileak identifikatzeko deialdia egin die getxotar guztiei. Gainera, emakumea defendatzen joan den gizonari eskerrak eman nahi izan dizkiote eta "poliziaren erreakzio azkar eta eraginkorra" txalotu nahi izan du Getxoko Udalak.

_________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak haurrak Indarkeria matxista gaur Getxo berriak