Gizartea -

BAHIKETA

Bere burua entregatu du Frantzian hiru pertsona bahitu dituen gizonak

Frantziako hedabideen arabera, gertaera horrek ez du terrorismoarekin zerikusirik.

Gizonezko batek zenbait pertsona atxikita izan ditu posta bulego batean, Parisen. EFE
Gizonezko batek zenbait pertsona atxikita izan ditu posta bulego batean, Parisen. EFE
Gizonezko batek zenbait pertsona atxikita izan ditu posta bulego batean, Parisen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Posta zerbitzuaren bulegoan, armatuta, hiru pertsona bahitu dituen gizonezkoak bere burua entregatu du Poliziaren aurrean, eta azkenean inor ez da zauritu, Colombesen, Parisetik gertu, izandako gertakarian.

Badirudi gertakariak ez duela zerikusirik aurreko asteko atentatu jihadistekin.

12:30 aldera sartu da gizona bulegoan, eta bera izan da Poliziari abisua eman diona. Aurrekariak dituen gizonak granadak eta kalashnikov bat zeramatzan, eta ez dute jakinarazi zer aldarrikatzen edo eskatzen zuen.

Poliziak berehala inguratu du bulegoa, eta gizonak bere burua entregatu du 14:30 aldera, agenteek esku hartu behar izan gabe.

Bestalde, Reimsen, Frantzia iparraldean, antzeko beste gertakari bat izan da. Gizon batek itxialdia egin du bere etxean, eta poliziei tiro egin badie ere, ez da inor zauritu, eta atxilotu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa