Gizartea -

Frantzia

Polizia bat 'nahita' harrapatu du ibilgailu batek, Eliseoaren aurrean

Antza denez, gertakizun honek ez du loturarik joan den asteko atentatu terroristekin.

Polizia bat harrapatu duten lekua. EFE
Polizia bat harrapatu duten lekua. EFE
Polizia bat harrapatu duten lekua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu batek Frantziako Poliziaren agente emakumezko bat "nahita" harrapatu du bart Parisen, bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

BFM TV telebista-kateak azaldu duenez, ibilgailua aurkako noranzkoan abiatu da eta, agentea harrapatu ondoren, ihes egin du. Lau pertsona zihoazen autoaren barruan, eta horietako bi dagoeneko atxilotu dituzte.

"Ez dago zalantzarik: gidariak nahita harrapatu du polizia. Agenteak azaldu duenez, pertsona horrek begietara begiratu dio, eta ez du autoa geldiarazi", esan du Poliziaren sindikatuaren ordezkari batek, Stephanie Weber-Boyerrek.

Frantzia osoan alerta maila gorena ezarri dute, joan den asteko atentatu terroristen ondorioz. Dena dela, oraingoz behintzat, Poliziak ez du loturarik aurkitu harrapatze horren eta atentatuen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris Frantzia albisteak