Gizartea -

Pariseko atentatuak

WhatsApp debekatzeari ateak ireki dizkio Erresuma Batuak

WhatsApp, IMessage edota Snapchat bezalako mezu zerbitzuak debekatzeari atea ireki dio David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, Pariseko iragan asteko atentatuen ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp, IMessage edota Snapchat bezalako mezu zerbitzuak debekatzeari atea ireki dio David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, Pariseko iragan asteko atentatuen ondoren.

“Irakurtzeko gai ez garen pertsonen arteko hedabide bat onartu nahi dugu? Ezin dugu onartu”, adierazi du David Cameronek.

Erresuma Batuko Gobernua ez da gai kodetutako mezuak atzeman eta irakurtzeko. WhatsAppek aukera eman du kodetutako mezuak bidaltzeko.

Ezintasun hori ikusita, mezu kodetuak baimentzen dituzten zerbitzuak debekatzeko aukera aipatu du Cameronek.

Hurrengo hauteskundeak irabaztekotan, “araudi zorrotza” egingo duela agindu du lehen ministroak. Izan ere, indarrean dagoen legediak 2016an iraungiko du eta, hortaz, maiatzeko hauteskundeak irabazten dituen Gobernu berriak araudi berria onartu beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp Paris David Cameron albisteak