Gizartea -
Aldaketak Elizan
Blazquezek 'eskertu' egin du aita santuak agertutako 'konfiantza'
Izendapena "konfiantza keinua" eta bere ibilbidearen "aitorpena" dela nabarmendu du Bilboko gotzain ohiak.
Erredakzioa
Ricardo Blazquez Espainiako Gotzain Batzarreko presidente eta Bilboko gotzain ohiak adierazi duenez, "hainbat sentimendu" izan zituen Frantzisko aita santuak kardinal hautesle izendatu duela jakin zuenean. Alde batetik, "harridura", ez baitzekien ezer, eta, beste aldetik, "eskerrak".
Prentsaurrekoan, izendapena "konfiantza keinua" eta bere ibilbidearen "aitorpena" dela nabarmendu du Blazquezek.
Halaber, "erantzun" egingo duela aurreratu du, "konfiantza" jasotzen denean hori egitea "halabeharrezkoa" baita.
Bilboko gotzain ohia pozik agertu da, bere izendapena Valladolideko elizbarrutiarentzat albiste ona baita (bertako artzapezpikua da).