Gizartea -

Euskararen Eguna

Euskara une oro erabiltzeko deia egin du lehendakariak

Iñigo Urkulluk esan du ezinbestekoa dela euskara ahalik eta gehien erabiltzea, “hurrengo belaunaldiari elebitasun osatuago bat uzteko”.

Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Urkullu: 'Euskara erabili, bizikidetza sendotzeko'

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskara ahalik eta gehien erabiltzeko mezua eman die Iñigo Urkullu lehendakariak erakunde publikoei, gizarte eragileei eta herritarrei, “hori izango baita hurrengo belaunaldiari elebitasun osatuago bat uzteko bermea”.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Jaurlaritzak Gasteizen antolatutako ekitaldi instituzionalean egin ditu adierazpenok.

Agerraldi horretan, lehendakaria “baikor” agertu da, euskara batua sortu zenetik gure hizkuntza “indarberritu” egin delako. Ildo berean, beste aurrerakuntza asko izan direla esan du eta .eus domeinuaren sorrera jarri du adibidetzat.

Horrez gain, euskaraz ikasten duten haurrak gero eta gehiago direla eta urtero 30.000 helduk baino gehiagok euskara ikasteko izena ematen dutela adierazi du. Horren ondorioz, urtez urte euskaldunen kopurua % 0,5 hazten dela azpimarratu du.

Nolanahi ere, euskara gaztelaniaren mailara heltzeko, hots, Euskal Herrian benetako elebitasuna egoteko, egin beharreko bidea oraindik luzea dela ohartarazi du, eta euskara indartzeko modurik onena erabiltzea da”, nabarmendu du.

Horrenbestez, gizarteko alor guztiei euskara erabiltzeko deia egin die, “bidea egiten jarraitzeko, euskarari indarra emateko eta hurrengo belaunaldiak elebitasun osatuagoa jaso dezan”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Euskara eguna gaur