Ekonomia -

Batez beste, 300.000 euro

Bikoiztu egin dira ustezko delitu fiskalak Gipuzkoan

Guztira 10 dira aurten. Ogasun zuzendariaren hitzetan, ''deigarria'' da espediente horien artean zuzenbidearen esparruko zenbait profesional aurkitzea.

Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendaria. EFE
Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendaria
Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailak 10 espediente eraman ditu auzitegietara aurtengo lehen sei hilabeteetan, delitu fiskala egon daitekeelakoan. Iaz denbora horretan igorritakoaren bikoitza da.

Xabier Olano Gipuzkoako Ogasun zuzendariaren hitzetan, deigarria da espediente horien artean zuzenbidearen esparruko zenbait profesional aurkitzea.Olanok azaldu duenez, 10 espedienteetan 3 milioi euroko iruzurra egon liteke guztira, 300.000 euro espediente bakoitzean, bataz beste. Iruzurra delitua izatera iristeko gutxienez 120.000 euroko kuota diferentzia egon behar da.Xabier Olanok azpimarratu duenez, Gipuzkoako Ogasuna zorrotz ari da aztertzen zenbait kolektibo, horien zerga aitorpenak deigarriak eta logikaz kanpokoak zirelako.Dena den, zerga iruzurraren aurkako metodorik eraginkorrenak borondatezko aitorpenak egiteko kanpainak izaten dira, Ogasun zuzendariak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea