Ekonomia -

Lan-gatazka

TAOko langileek Bilboko Udalaren bitartekaritza eskatu dute, gatazka konpontzeko

Langileek manifestazioa egin dute goizean Bilbo erdigunean. Enpresa-batzordeak Udalaren "inplikazioa" galdegin du.

9:30ean, auto-ilarak zeuden, Bilborako sarreran. Argazkia: Iker Salgado.
9:30ean, auto-ilarak zeuden, Bilborako sarreran. Argazkia: Iker Salgado.
Bilboko sarrera oztopatu du TAOko langileen protestak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko TAOko langileek manifestazioa egin dute goizean, hirigunean. Urtarrilaren 2az geroztik greba mugagabean daude. Eysa-Cycsa enpresak kaleratutako zazpi lankideak berriro kontratatzea eta zazpi urtetan berritu ez den lan-hitzarmena negoziatzea eskatzen dute.

Mobilizazioa 09:00etan hasi dute, Bilboko sarreran, Sabino Arana kalean. Manifestazioa Moyua plazan amaitu da, Bilboko Kale Nagusia zeharkatu ostean.

Bilboko Udalak enpresarekin bitartekari lanak egin ditzala galdegin dute TAOko langileek. Gatazka aste honetan konponduko dela esan zuen joan den ostiralean Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak.

Alabaina, Javier Escobar enpresa-batzordeko presidentea ezkor agertu da: "Alfonso Gilek zalaparta handiz iragarri zuen guztiaz ez dugu inolako berririk".

Bilboko Udala "zuhurtziaz zerbait egiten ari dela ematen du, baina enpresak ez digu inolako eskaintzarik helarazi eta inor ez da gurekin harremanetan jarri, ezta Udala bera ere", kritikatu du.

Joan den asteartean egin zuten bi aldeek azkeneko bilera, baina batzarra akordiorik gabe amaitu zen. Hori dela eta, TAOko langileek Udalaren "inplikazioa" eskatzen dute gatazka konpontzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Grebak albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa protestak TAO Lana