Ekonomia -

Smithsonian Folklife Festival

EAE balizko negozioak bilatzen ari da Washingtonen, energia-sektorean

Arantza Tapia sailburuak, Smithsonian Folklife festibalean dago bera, nabarmentzen du EAEko hainbat saio-plataformak eta sektore aeronautikoak interesa piztu dutela.

Arantza Tapia, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano. Argazkia: irekia.euskadi.eus.
Arantza Tapia, Ramiro Gonzalez eta Markel Olano. Argazkia: irekia.euskadi.eus.
30 enpresak bat egin dute Smithsonianeko euskal ordezkaritzarekin

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Washingtonen azken egunotan izandako ekonomia-harremanetan, "aukerak" zabaldu dira energia-sektorean, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren iritziz. Hainbat euskal enpresak eta agintarik izan dituzte bilerak tokiko zenbait erakunderekin.

Washingtonen egindako balantzean, Eusko Jaurlaritzak izan duen agenda ekonomikoa aztertuta, sailburuak baloratu ditu energia-sektorean aritzen diren hainbat eragileren arteko kontaktuak; izan ere, Foru Aldundiak eta EAEko zenbait konpainia bertan daude, Euskadi protagonista baita Smithsonian Folklife festibal kulturalean.

Kazetariei aztertu dienez, Estatu Batuetan gasa jotzen dute "trantsizio-elementutzat"; izan ere, xedea da ekonomia petrolioan oinarritzetik energia berriztagarrietan oinarritzera. Zehaztu duenez, interesa dago AEBn saio-plataforma batzuengatik, hala nola Bimep olatuen energia aztertzen duen plataformagatik. Armintzan dago, Lemoiz udalerrian (Bizkaia).

Plataformak (itsas zabalean dagoen eta sare elektrikorako lotura duen lehena da Estatuan) helburu zehatza du: enpresa pribatuek olatuen energia baliatzeko euren gailuak probatzeko aukera izatea, argindarra egiteko.

Lizitazio publikoa Estatu Batuetan

Sailburuaren esanetan, AEBn interesa sortu dute Armintzakoa bezalako plataformek; izan ere, "itsasoaren energiarekin zerikusia duten produktuak lan egin daitezke bertan". Hala, Estatu Batuetan ere aipatuaren antzeko plataforma jarri nahi dute. Tapiak zehaztu duenez, lizitazio publikoa izango da Estatu Batuetan, eta euskal enpresak aukera izango dute proiektuan parte hartu ahal izango duten unibertsitateekin bat egin eta laguntza emateko.

Haren esanetan, nabarmentzekoa da Estatu Batuetan "kontuan izateko esperientziatzat jotzen gaituztela", bai eta "ezagutza emateko" aukera dagoela. Azaldu duenez, horren gainean hitz egin duten bileran adostasun-maila ona lortu zuten: "Hemen, parte har dezakegu eta lan egin ahal dugu", aseguratu du.

Harremanak, sektore aeronautikoan

Sailburuak nabarmendu ere nabarmendu du zer-nolako kontaktuak abiatu diren sektore aeronautikoan. Zehaztu duenez, Aernova eta Egamaster enpresek topaketa izan dute AEBko aire- espazio- industrietako elkartearen ordezkariekin, eta azken hauek esan zioten interes handiz egingo dietela harrera baldin eta ekoizten badute bideo batean aurkezten zuten moduan.

Halaber, Aernovak bilera izan du NASAko kideekin; sailburuaren iritziz, "interesgarria" izan da topaketa.

Balantze ona, Markel Olano eta Ramiro Gonzalezen esanetan

Markel Olano eta Ramiro Gonzalez Gipuzkoa eta Arabako ahaldun nagusien esanetan ere, azken egunotako euskal agenda positiboa izan da erakundeentzat.

Olanok gogorarazi du Gipuzkoak helburua duela nazioartean duen presentzia areagotzea. Gonzalezek azpimarratu du Arabako ekonomiak asko esportatzen duela; izan ere, ekoizpenaren % 56 esportatzen du. Bere iritziz, "kanpoko merkatuak ez bestek emango die enpresei hazteko aukera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Unai Rementeria albisteak Markel Olano Arabako Ahaldun nagusia Eguneko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak