Ekonomia -

Mondragon

MCk 800 lanpostu sortu ditu Hego Euskal Herrian, 2015 'bikain' batean

Javier Sotil Mondragoneko presidenteak ez ditu iragan ekitaldiko emaitzak eta 2016rako aurreikuspenak zehaztu nahi izan, baina 2015eko “emaitzak onak” izan direla aurreratu du.

Javier Sotil MCCko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Javier Sotil MCCko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Javier Sotil MCCko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria sektorean 1.200 lanpostu baino gehiago sortu dituztela goraipatu du Javier Sotil MCko presidenteak, horietako 800 Euskadin eta Nafarroan. Iragan urtea “bikaina” izan zela esan du, “salmentetan zein emaitzetan”.

Adypek, Euskadiko zuzendarien eta profesionalen elkarteak, antolatutako gosari batean adierazpenak egin ditu Sotilek, Donostian. 'Mondragonetik, etorkizunera begirada' izeneko hitzaldia eman du.

Mondragoneko presidenteak ez ditu iragan ekitaldiko emaitzak eta 2016rako aurreikuspenak zehaztu nahi izan, baina 2015eko “emaitzak onak” izan direla aurreratu du. Are gehiago, urte “bikaina” izan dela adierazi du, “salmentetan zein emaitzetan”.

Gainera, enpleguari dagokionez, “1.200 lanpostu baino gehiago” sortu dituztela azpimarratu du, horietatik 800 Hego Euskal Herrian. Aurten ere MC “hazi” egingo dela erantsi du. Hala ere, lanpostuak sortuko dituzten sektoreak zehazteko orduan “zalantzak” agertu ditu.

Bestalde, kooperatibismoaren printzipioak eta balioak aldarrikatu ditu. Fagor Etxetresnaken porrotak ia 2.000 pertsona lanposturik gabe utzi zituela gogorarazi du Sotilek, baina gaur “hori ia konponduta dago, zerbait zintzilik geratzen da, baina ia irtenbidea eman diote”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Mondragon korporazioa albisteak