Ekonomia -

Muskiz

Petronorrek findegia itxiko du 40 egunez, berrikuntzak egiteko

Konpainiak 42 milioi euro inbertituko ditu eta, geldialdiak irauten duen bitartean, instalazioak berrikusi eta berrituko dituzte.

Argazkia: Petronor
Argazkia: Petronor
Argazkia: Petronor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorrek findegia geldituko du 40 egunez, otsailaren 2tik martxoaren bigarren hamabostaldira bitartean, instalazioak berrikusteko eta berritzeko. Guztira, 42 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Ohar batean, konpainiak azaldu du segurtasuna eta berrikuntza direla prozesu horren bi helburu nagusiak eta "pertsonekin eta inguruarekin" duen konpromisoaren ondorio dela.

Geldialdian irauten duen 40 egunetan, Petronorrek bere instalazioak berrikusi eta berrituko ditu eta, prozesua amaitutakoan, findegia prest egongo da "estreinaldi berri baterako".

Konpainiak azpimarratu du ez dela findegian egiten den gisa horretako prozesu bakarra, eta mantenurako urtean 15 milioi euroko aurrekontua duela gaineratu du. Halaber, urtero hobekuntzak egiten dituzte eraginkortasun energetikoa hobetzeko, emisioak jaisteko eta segurtasunean zein ingurumean inbertsioak egiteko.

Bost urtean behin egiten da aipaturiko geldialdia eta tarte horretan hainbat gauza berrikusten dira: dorreak, ontziak, labeak, segurtasun balbulak, makinak, instrumentazioa eta azpiestazio elektrikoak.

Ingurumenari dagokionez, geldialdiak irauten duen denboran, emisioak eten egingo dira eta talde termikoak (labeak eta kalderak) gelditu egingo dira. Konponketa lanek soinu asko sorraraziko dute, kamioien eta makinen joan-etorria tarteko. Halaber, behin instalazioetan berrikuntzak egindakoan, soinu neurketa berriak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Petronor albisteak