Ekonomia -

Van oord enpresarentzat

La Navalek hiru urteko bi kontratu sinatu ditu, bi galga egiteko

Kontratuak bi milioi lanordu ekarriko ditu, datozen ia hiru urteetarako. Ontziek 158 metroko luzera eta 36 metroko zabalera izango dute.

Enpresa holandarrak erabiltzen dituen galgetako bat. Irudia: La Naval
Enpresa holandarrak erabiltzen dituen galgetako bat. Irudia: La Naval
Enpresa holandarrak erabiltzen dituen galgetako bat. Irudia: La Naval

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

La Navalek bi kontratu sinatu ditu bi galga (itsaspea garbitzeko makina) diseinatu eta eraikitzeko Van Oord Rotterdamen dagoen enpresarentzat, eta horrek bi milioi lanordu ekarriko ditu, datozen ia hiru urteetarako.

La Navalek ohar baten bidez jakinarazi duenez, galga bakoitzak 17.000 m3ko gaitasuna izango du, eta 158 metroko luzera eta 36 metroko zabalera izango dute.

Gainera, horren moduko ontziek “zama handia eramateko gaitasuna dute, sakonera gutxiko guneetan, eta horrek oso lehiakorrak egingo ditu zenbait merkatutan”.

La Navalek lehia estuan lortu ditu kontratuak Europako beste ontziolekin eta “ontziola bizkaitarra erreferentzia bihurtu du nazioarteko tamaina handiko eta ertaineko galgen eraikuntzan”.

Van Oord enpresa familiarra da, 4.500 langile eta 100 itsasontzi baino gehiago ditu munduan zehar. Bi galga berri hauekin, horren moduko 20 itsasontzi baino gehiago ditu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia La Naval